Lehenengo albistea posta-zerrendara

Uztarria.eus 2001ko abe. 11a, 21:12

Mezu hontatik aurrerako guztiak, posta-zerrendara bidaliko dira zuzenean. Honek zera esan nahi du: bere posta elektronikoa ematen duten herritarrek, euren buzoian jasoko dituztela herriko azken berriak.

Mezu elektroniko horietan ez da testu luzerik idatziko, sarrerako testua bakarrik. Ez da inor asperrarazi nahi. Gero, albistea interesatzen zaizula ikusten baduzu, egin klik bertan agertuko den loturan eta listo! Albiste osoa -eta argazkia, baldin badu- ikusiko dituzu.

Informazio gehiago izan nahi baduzu, hemen daukazu.