Munoandi elkarteak antolatu du hitzaldia. Azaldu dutenez, "Europan harrapatuta dauden iheslariekin zer gertatzen ari den eta eskuin muturraren jokaeraren arrazoiak zeintzuk diren" azalduko du Irazabalek. Horrez gain, "korridore humanitarioak" ere hizpide izango ditu.
19:00. Kantu jira eta pintxo-poteoa. 21:00. Mus txapelketa. 22:00. Iluntze musikatua: Erein eta Talka musika taldeen kontzertuak.