09:30ean: Suziriak. 10:00etan: Mendi buelta: Izazpi-Paotxeta-Samiño. Ondoren, salda eta haragi egosia izango da. 15:30ean: Aitzurraren igoera festei hasiera emateko 16:30ean: Zezen Jolasak: frontoian Lopenen zezenekin zezen eta ponyekin jolas ezberdibatzuk egingo dira inguratzen den eta gogoa duen edozeinek parte hartzeko. 18:00etan: Aitzur festa: Umeentzako prestatutako joko ezberdinak egongo dira: Aitzurrean altxor bila, aitzur kerten jaurtiketa; Sokatira, artaburu zuritzea eta lokotx bilketa. 19:30ean: Trikipoteoa. 12:00etan: Auzo afaria. Arratsaldea, afaria eta afalondoa alaituz Xabier Etxaniz eta Eneko Arbeo Antxumarri soinujoelak izango dira eta Katxo bere ikasleekin alboka eta panderoarekin. 01:00etan: Lehiaketa zelebrea: Urteroko ohiturari jarraituta, hiru arraultza egosi nork azkarrago jan. 03:30ean: Baratzuri zopa jana.
09:00-13:00. Bertako produktuen eta Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen hainbat lurraldeetako jatorri izeneko produktuen azoka, Azoka Plazan. 11:00. Jardunaldietara ongietorria eta aurkezpena, Azoka Plazan. 13:00. Jatorri izeneko euskal sagardoen dastaketa komentatua, Azoka Plazan. Goiz osoan txotxa izango da irekita. 17:30. Inaziotar Bidearen 0 kilometroa, Loiola. 19:00 Arabar Errioxako produktuen eta ardoen dastaketa komentatua, Mikel Garaizabalen eskutik, Azoka Plazan. 20:00. Ignasis opiltxo berriaren estreinako aurkezpena eta elaborazio prozesuaren erakusteta zuzenean, Elikagunean. Informazio gehiago, hemen.
Ingelesezko antzerkia 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzat zuzendua izango da eta 2 saio izango dira , lehena 11:15etan eta bigarrena 12:00tan. Kids&Us-ek zuzenduko ditu. "Welcome to the jungle" izenburua eta oihaneko animaliak protagonistak dituen antzezlanaz gozatzeko aukera izango duzue haurrek nahiz gurasoek. Ekimen hau doan izango da eta haurren hizkuntza ikasketa prozesuan interesatuta dagoen edonori zuzenduta dago.
Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak inauguratuko dute ostegunean, 10:30ean.