Bertso afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri. Landunek 10 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta gainerakoek 8 euro. Menua erabakitzeko dago oraindik, baina laster jakinaraziko dugu zein izango den. Begetarianoa den norbait balego, jakinarazi dezala Gaztetxearekin harremanetan jarrita.
Azpeitiko sokamuturraren 500. urtemuga dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, honako lekuetan jarriko dituzte erakusketak: Foru Ibilbideko udal aretoan (urtarrilak 9-28). Sanagustinen (urtarrilak 12-23). Lagun Onak MBren tabernan, Juantxo Txikin eta Aisialdin (urtarrilak 12-otsailak 13).