Larunbat honetan egingo dugu 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren aurkezpena. Honekin batera liburuan agertzen diren hainbat argazkiren proiekzioa ere izango da.
Azpeitiko sokamuturraren 500. urtemuga dela-eta antolatutako ekitaldien barruan aurkeztuko dute Azpeitiko Argazki Elkarteak egindako liburua.
Azpeitiko sokamuturraren 500. urtemuga dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, honako lekuetan jarriko dituzte erakusketak: Foru Ibilbideko udal aretoan (urtarrilak 9-28). Sanagustinen (urtarrilak 12-23). Lagun Onak MBren tabernan, Juantxo Txikin eta Aisialdin (urtarrilak 12-otsailak 13).