hintza Elsenaar izango da hizlaria. Informazio gehiago, honako lotura honetan.
Gabonak gainean ditugun honetan, Itsaso Pagoaga (Olgeta) gure artean izango dugu gure haurrentzako jostailu egokiak aukeratzen eta horiei erabilera egokia ematen irakasteko. Gaian interesa duen herritar orori zuzendutako hitzaldia izango da.
10:30. Meza Elosiagako Santa Luzia baselizan. Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzak eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzaileak parte hartu dute. Gainera, Juan Bautista Mendizabalek Elosiagaren eta San Inazioren arteko loturaren inguruko azalpenak emango ditu. Ondoren. Soinu-jotzaileekin kalejira Añota sagardotegira. 11:30. Hamaiketakoa Añotan. Bertsotan ariko dira Sebastian Lizaso eta Millan Telleria. Giroa alaitzen ariko dira Lidia eta Itzeder. 12:30. Herri kirol erakustaldia egingo dute Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariek eta Martin Mendizabal eta Elias Perez harrijasotzaileek. 14:30. Bazkaria Añota sagardotegian. Arratsaldean. Erromeria bertsolariekin eta trikitilariekin.
Astegunetan 10:00etatik 12:30era eta 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik; eta asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Hona hemen proiektuaren gaineko informazioa.