Informazio gehiago, hemen.
Tertulian parte hartuko dute Miren Odriozolak eta Leire Ibargurenek. Tertuliaren dinamizazioa, berriz, Iratxe Retolazak egingo du.
Tapa gogordun agenda estiloko koadernoak josten ikasteko tailerra da honakoa. Norbere gustura diseinatu eta erabili (eguneroko, zirriborro-koaderno, ... gisa) daitezken liburuak egingo ditugu bertan, eta koadernaketaren artearekin zeharka lotzen diren beste jarduera batzuk ezagutzeko aukera ere izango da. Tailerrean garrantzia emango diogu materialak ezagutu, eskuartean erabili eta eraldatzeari. Gidaria: Leire Arenas Belamendia Iraupena: 9 ordu (tailerra doan izango da) Egunak: Otsailak 4, 11 eta 18, larunbatetan. Ordutegia: 10:30etik 13:30era. Hizkuntza: euskara.