Energia Jardunaldien baitan izango da emanaldia.
Elkarretaratzea eta asanblada egingo dituzte, Josu Urbietaren aurkako epaiketako sententzia ezagutuko baita egun horretan. Hemen, informazio gehiago.
Abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzeko egitarauaren barnean kokatutako ekitaldia. Ipuin kontaketa 3 urteko haurrei zuzenduta izango da.
Abenduak 1, asteartea. San Eloi eguna 14:30. Auzo bazkaria Mendizabal jatetxean, bertsolari eta soinujoleek alaituta. Abenduak 3, osteguna 21:30. VII. Mus Txapelketa Azkarra, Mendizabal jatetxean. Abenduak 4, ostirala 21:00. Txerri-boda, Landeta jatetxean. Abenduak 5, larunbata 09:30. Mendi bizikleta karrera, Erreka Bike-etik abiatuta. Ondoren, hamaiketakoa. 14:00. Asto-jana, Mendizabal jatetxean. Aurrez izena ematea komeni da. Abenduak 6, igandea 12:00. Zezen txikiak eta Gorritiren abereak. 13:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Otaegi eta Larrañaga. Harri-jasotzaileak: Busta eta Goenatxo III.a, Mendizabal eta Eliasen ahalegina. Aresoko neskak auzoko nesken kontra. Bertsolari eta soinujoleak ere izango dira, auzoa alaitzen.