11:30ean meza, parrokian. Ondoren, dantzari txikiek emanaldia eskainiko dute Frontoi Txikian. Gero, bazkaria egingo dute.
Azaroak 23, astelehena 16:00etan Zoritxarrei aurre egiteko gizaki ororen gaitasuna, hitzaldia. David Alvear izango da hizlaria, eta Baigera Ieko aretoan eskainiko du solasaldia. 18:00etan txokolatada Baigera Ien. Azaroak 24, asteartea 16:00etatik 18:30era Bingo saioa Sanjuandiko Baigeran. Ondoren, txokolatada. Azaroak 25, asteazkena 16:00etan karta-joko txapelketak. Musa Baigera Ien, eta tute eta eskoba txapelketak Baigera IIn. Azaroak 26, osteguna 14:30ean Donostiako aquariumera irteera. Ondoren, Aginagako sagardotegian merienda. Azaroak 27, ostirala 17:00etan Bingoko sari banaketa ekitaldia Baigera Ien. Ondoren, txokolatada eguneko zentroan. Azaroak 28, zapatua 09:10ean irtenda, mendi ibilaldia Zumarragatik Aizpurutxora. Ibilaldia egindakoan, hamaiketakoa egingo dute Aizpurutxoko tabernan. Azaroak 29, igandea 09:15ean kalejira. 11:00etan hamaiketakoa Baigera Ien. 12:30ean hildako bazkideen aldeko meza parrokian. 14:15ean 90 urteko herritarren bazkaria. Ondoren, omenaldia eta sari banaketa.