11:30etik 13:30era irrintzi tailerra Emakumeen Txokoan. Amaia Garcia Uriondok eskainiko du ikastaroa. 14:00etan bazkaria Sanagustin kulturgunean. Enplegudunek 18 euro ordaindu beharko dute, gainerakoek, berriz, 14 euro. Txartelak salgai dira Emakumeen Txokoan, Sanagustin Kulturgunean eta Gazte Informazio Bulegoan (GIB). 18:30ean kalejira, plazatik abiatuta. 20:00etan luntxa, udaletxeko arkupetan. Jarraian, 'Ema Sapiens' ikuskizuna. Ondoren, DJ Fina y segura Txarrantxa tabernan.