Sare Eguna. Erantzi motxilak, egin jauzi! Euskal presoak Euskal Herrira

Hitzordua

Aurtengo Sare Eguna maiatzaren 19an izango da "Erantzi motxilak, egin jauzi!" lemapean.

Aita, ama edo biak espetxean dituzten 113 umeen (Motxiladun Umeen) errealitatea jasotzen duen dosier mardul bat osatu du Sarek hainbat psikologo eta profesionalen parte hartzearekin, eta orain arte ezkutuan zeuden egoera larri hauek lantzerari ekin diogu ikasturte honetan.
Hori dela eta, euskal presoen urrunketak adin-txikikoengan duen eraginaz herritarrak informatu eta sensibilizatzea jarri diogu helburutzat aurtengo Sare Egunari. Aurre lanketa gisa, adin txikikoen heziketa eta zaintzan parte hartzen duten eragile eta norbanako ezberdinekin bilera errondak egingo ditugu Sareko kideok datozen asteetan. Azpeitiko 3 presoen urrunketak 16 adin txikikori zuzenean eragiten die gaur egun, eta horietako bat Joseba Segurola preso azpeitiarraren alaba da.

Maiatzaren 5ean Sare Egunaren aurkezpen irekia egingo dugu 12.00tan Sanagustinen eta herritar orori bertan parte hartzeko dei egiten diogu. Elkarlanaren bidez, lortuko dugu.

Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.
Euskal Presoak Euskal Herrira

Bidali: