Sobietar Batasunaren inguruko mintegiak.

Hitzordua

Egunak: Abenduak 1 eta 2 (Ostirala eta larunbata).

Lekua: Azpeitiko Gaztetxie.

Azalpena: Hitzaldi birari amaiera emateko, eta Sobietar iraultzaren 100. urteurrena
gogora ekarriz, bi eguneko egitaraua prestatu dugu Azpeitiko Gaztetxean. Sobietar
esperientziaren hastapenean berebiziko garrantzia izan zuen politikari iraultzailearen
obra kritikoa aztertuko dugu lehenik, Leninen Estatua eta Iraultza. Fanzine erakustaldia
zein poesia emanaldiak ere prestatu dizkigu Aimar Uribesalgo Oñatiarrak ostiral, baita
larunbat arratsaldeko hitzaldia ere, non ekologismotik Sobietar Batasunari zein
marxismoari kritika burutzen saiatuko den. Larunbat goizean Jon Kortazar historialariak
Sobietar Batasunaren botere konstituzioaren nolakotasunak azalduko dizkigu, baita
langile botereak 1920ko hamarkadan Errusian izan zituen zailtasunen inguruko
azalpena emango ere.

Egitaraua:
– Ostirala, abenduak 1:
18:00tatik aurrera Fanzine erakustaldia. (4 fanzine eta musika bilduma)
18:30 Leninen estatua eta iraultza tesiaren gaineko eztabaida (Aimar Uribesalgo).
Ondoren afaria
22:00tan poesia emanaldia (maxusta-leninista).

– Larunbata, abenduak 2:
11:00tan hitzaldia: 1917- 1921 Sobietak langile botere erreal bezala, estatu
artikulazioa eta gerra komunismoa (Jon Kortazar, historialaria).
Ondoren bazkaria
17:00tan hitzaldia: Sobietar Batasunari kritika ikuspegi ekologistatik (Aimar
Uribesalgo).

Bidali: