Dozenaka lagunek salatu dituzte Gasteizko hilketak

Uztarria.eus | gaur : 20:58

Joan den ostegunean gizonezko batek bere emazte ohia eta haren ama hil zituen Gasteizen. Gertaera hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du Basanderiek gazte asanblada feministak gaur arratsalderako, eta dozenaka lagunek egin ...

Micah P. Hinsonen ahotsak hartu zuen zapatuan Sanagustin

Uztarria.eus | gaur : 14:47 | Kultura

Son Estrella Galiciak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatuta, Mikah P. Hinson folk-rock abeslari estatubatuarrak kontzertua eskaini zuen zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun izan ziren aretoan, eta emanaldia hasi eta berehala ...

Azpeitiko XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetarako kartel lehiaketaren oinarriak jakinarazi ditu Udalak

Uztarria.eus | gaur : 11:06 | Kultura

Maiatzaren 2tik 31ra arte aurkez daitezke irudiak, udaletxean. Ekainean, kartel guztiekin erakusketa egingo dute, eta epaimahaiak uztailean hartuko du saridunaren gaineko erabakia.

 

Txupinazoarekin hasi zuten atzo Gazte Astea

Uztarria.eus | gaur : 10:59 | Aisia

Eguerdian botatako txupinazoarekin hasi zuten Gaztetxeko kideek atzo aurtengo Gazte Astea. Gipuzkoa Klasika txirrindulari proba zela-eta Perez Arregi plazan egin zituzten atzoko ekitaldiak, hala nola Azoka Kulturala, Ostomila txotxongiloaren Osaba ...

Hasi da hitzaldiz betetako astea

Uztarria.eus | gaur : 10:41 | Herria

Askotariko solasaldiak izango dira gaurtik ostegunera bitartean. Guztira, 11 hitzaldi izango dira, eta horietako batzuk emango dituzte Iratxe Retolazak, Leire Ibargurenek, Idoia Zabaletak, Koldo Izagirrek, Garbiñe Aranburuk eta Mikel Reparazek.

 

Asteazkena bitartean eman daiteke Uztarrian praktikak egiteko izena

Uztarria.eus | gaur : 10:17 | Kultura

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea maiatzaren hasieratik uztailaren bukaerara izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak apirilaren 25erako, asteazkenerako, bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

 

'Elkarrekin-Together' dokumentala aurkeztu du Angel Oiarbidek

Uztarria.eus | gaur : 10:13

Gure Esku Dago dinamikaren bozeramaile Angel Oiarbide Azpeitian izan zen ostiralean. Hain zuzen ere, Elkarrekin-Together dokumentala aurkezten izan zen Soreasu antzokian. 22:00etan hasita eman zuten ikus-entzunezkoa, eta bertaratu ziren ...

Azoka kulturala, txotxongilo ikuskizuna eta kontzertu akustikoa, Gazte Astea abiatzeko

Uztarria.eus | atzo : 19:21 | Aisia

 

Eguerdian bota duten txupinazoarekin hasi dute aurtengo Gazte Astea. Gipuzkoa Klasika txirrindulari proba medio, herriko plazan egitekoak ziren ekitaldiak Perez Arregi plazan egin dituzte. Lehen eguneko protagonistak izan dira Azoka ...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Giro ederrean ospatu dute Santa Engrazi Eguna herriko mendizaleek

Uztarria.eus | atzo : 19:05 | Kirolak

 

Santa Engraziko eguna ospatu dute gaur Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Azpeititik mendizale batzuk oinez joan dira gaur goizean, eta beste batzuk, berriz, Zestoara autobusez joan dira. Zestoan Agirokoekin elkartu ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Alfonso Silvak irabazi du XXIV. Gipuzkoa Klasika

Uztarria.eus | atzo : 14:48 | Kirolak

 

Gipuzkoa Klasika junior mailako txirrindularitza proba jokatu dute gaur Azpeitian, eta Alfonso Silva portugaldarrak irabazi du lasterketa. 108,5 kilometroko ibilbidea egiteko, bi ordu, 31 minutu eta 12 segundo behar ...

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Jurgi Urangak lehen saria irabazi du 'Ciudad de Irun' & 'Ciudad de Badajoz' altzari eta egur arloko produktuen garapeneko lehiaketan

Uztarria.eus | atzo : 09:35 | Hezkuntza

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikaslea da Jurgi Uranga, eta lehen saria irabazi du 'Ciudad de Irun' & 'Ciudad de Badajoz' XIV. Espainiako altzari eta egur arloko produktuen garapeneko lehiaketan, Ezkio Itsason dagoen Igartubeiti baserri museoaren proiektua aurkeztuta. 

Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak irabazi dute Azpeitiko Rallysprinta, laugarren urtez jarraian

Uztarria.eus | 2018-04-21 : 22:30 | Kirolak

 

Laugarren txapela eskuratu dute Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak (BMW M3) gaur arratsaldean jokatu den Azpeitiko Rallysprintean. Joseba Beola eta Jose Luis Iratzoki (Mitsubishi EVO X) sailkatu dira bigarren postuan ...

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Sammic ISBren garaipenarekin agurtu du kapitainak taldea

Uztarria.eus | 2018-04-21 : 14:11 | Kirolak

 

Sammic ISBk partida garrantzitsua jokatu zuen atzo, denboraldiko azkena etxean. Espainiako Urrezko LEB Ligako denboraldia amaitzeko azkenaurreneko partida izan zen atzokoa, eta sailkapenean 16. postuan zen taldea atzorarte. Mailari eusteko ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Oihana Labiano eta Imanol Albizu "oso gustura", Eskolarteko Bertso finalean egindako saioarekin

Uztarria.eus | 2018-04-21 : 09:42 | Kultura

 

Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko 38. Bertso Txapelketaren finala atzo jokatu zuten Lasturren (Deba), eta Oihana Arana eskoriatzarrak jantzi zuen txapela, iazko garaipena berretsiz; bigarren sailkatu zen Aner Peritz Euzkitze zarauztarra. Eskoriatzarrarekin ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Baserria izan da protagonista 'Plazatarrak' egitasmoaren gaurko saioan

Uztarria.eus | 2018-04-20 : 22:49 | Hezkuntza

 

Baserritarrek baserrian nola lan egiten duten ezagutzeko aukera izan dute gaztetxoek Plazatarrak egitasmoaren seigarren jardunaldian. HH5. mailatik LH6. mailara arteko 40 ume inguru, dozena bat guraso eta lau begirale plazan ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)