Umeei eta gaztetxoei zuzendutako bi igeriketa ikastaro antolatu ditu Kirol Patronatuak

Uztarria.eus | gaur : 10:38 | Kirolak

Ikastaro bat 4 eta 6 urte arteko umeentzako da, eta 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat bestea. Bi ikastaroetako saioak egunero eskainiko dituzte, azaroaren 27tik abenduaren 20ra bitartean. Dagoeneko eman daiteke izena, igerilekuan.

 

Kataluniako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Uztarria.eus | gaur : 10:33 | Politika

Omnium Culturaleko eta ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteen askatasuna aldarrikatzeko, 19:00etan elkartuko dira, plazan

 

Azokan postua jartzen duten baserritarrei zuzendutako ikastaroa izango da datorren astean

Uztarria.eus | atzo : 16:30 | Ekonomia

Astelehenean eta asteartean izango dira ikastaroaren saioak, eta haien helburua da baseritarrek salmentarako estrategia berriak ikastea. Ostirala bitartean eman daiteke ikastaroan izena. Udalak, HAZIk eta Urkomek antolatu dituzte saio teoriko-praktikoak.

 

Iñaki Errazkin Igurumen diputatu ohia auzitara eramango du GHK-k, erraustegiaren lanak gelditzeagatik

Uztarria.eus | atzo : 15:34 | Gizartea

GHK-k gaur erabaki du Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakariaren aurka jotzea. Kontratua eteteak sortutako "kalte ekonomikoak" ordainarazi nahi dizkie GHK-k bi arduradun ohiei. EAJk eta PSE-EEk auzitara eramatearen aldeko boza eman dute; EH Bilduk, aurkakoa.

 

Pablo Und Destruktionek kontzertua eskaini zuen ostiralean

Uztarria.eus | atzo : 14:33

Pablo Und Destruktionek kontzertua eskaini zuen joan zen ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Popa, psicodelia, folka nahiz rocka uztartu zituen artistak ibilbideko laugarren diskoa, Predacion, aurkezteko Azpeitian eskaini zuen emanaldian. Kulturaz kooperatibak ...

Ibon Iparragirre presoa askatzea eskatzeko elkarretaratzea izango da etzi, epaitegiaren aurrean

Uztarria.eus | atzo : 13:10 | Politika

Kalera Kalera dinamikak deitu ditu elkarretaratzeak hainbat epaitegiren aurrean, eta Urola Kostan Azpeitiko epaitegiaren aurrean egingo dute. Kalera Kalera dinamikak azaldu duenez, "Espainiako espetxe politika kriminala Iparragirre hiltzen ari da". Iparragirrek hiesa du, eta haren egoera "muturrekoa" dela salatu dute.

 

Gaztetxeak 'Kontu Lepo' bloga sortu du

Uztarria.eus | atzo : 12:07

Askotariko edukiez osatuko dute bloga, eta gaztetxeko kideen "pentsaera" azaltzeko gunea izango da

 

Plazatarrak egitasmoaren hurrengo hitzordua hilaren 20an izango da

Uztarria.eus | atzo : 11:40 | Hezkuntza

Haurrei eta beren gurasoei zuzendutako Plazatarrak egitasmoaren hurrengo ekimena urriaren 20an izango da, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta taldean jolasak egingo dituzte. 

 

Gipuzkoako Xake Txapelketako lehenengo txanda jokatu dute Baigeran

Uztarria.eus | atzo : 11:31 | Kirolak

Txapeleketa azaroaren 25ean amaituko da, eta larunbat arratsaldero txanda bana jokatuko dute; datorren larunbatean ere Baigeran jokatuko dute, 16:00etan.

 

Tuba Jaialdia "arrakastatsua" izan da haren antolatzaileen arabera

Uztarria.eus | atzo : 11:18 | Kultura

Jaialdiaren balorazio positiboa egin dute haren antolatzaileek. "Programatutako ekintza guztiak egin ahal izan ditugu, eta jaialdia arrakastatsua izan da". Ekitaldiak bukatu badira ere, argazki erakusketa oraindik ikusgai da Sanagustin kulturgunean. Gainera, aurtengo edizioa sustatzeko martxan jarri zuten finantza kolektboparen kanpaina ere martxan da.

 

Azpeitira ere badator Errigora!

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | atzo : 09:47 | Ekonomia

Udazkenero bezala, Nafarroa hegoaldeko elikagaiak eskuratzeko aukera izango da Azpeitiko txoko ezberdinetan, urriaren 26tik azaroaren ...

Zuen ekarpenekin ari gara hiztegi "bapue" osatzen

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | atzo : 09:03 | Euskara

Uda ostean ere zuen hitz eta adierazpideak jaso eta jaso jarraitzen dugu, eta ekarpen berri batzuekin eguneratu dugu webgunea. Aste honetan, B eta D hizkiekin hasten diren hitzak sartu ditugu ...

 

Mikel Larrañagak hirugarren egin du Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalean

Uztarria.eus | 2017-10-15 : 22:07

Donostiako Gaska kiroldegian jokatu dute gaur arratsaldean Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa, eta Mikel Larrañaga (Azpeitia, 1988) hirugarren sailkatu da. Sei aizkolari aritu dira nor baino nor, eta ...

Zezen Beltz IX. asteburua, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-10-15 : 20:00 | Festak

 

Bukatu da Zezen Beltz IX. asteburua. Aurten ere gustura egoteko moduan gaude, jende asko ibili baita. Larunbateko Grand Prix solidarioan bildutako diruaren ondorioz, 4.600 euro eman dizkogu Arnasa Gipuzkoako ...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Helduen entzierroarekin, amaitu da Zezen Beltz asteburua

Uztarria.eus | 2017-10-15 : 19:30 | Aisia

 

Zezen Beltz elkarteak antolatuta, Zezen Beltz asteburua ospatu dute egunotan herrian, eta gaur arratsaldeko helduen entzierroarekin amaitutzat eman dute. Eguraldi polita izan da, eta jende ugari bertaratu da. 17:00etan ...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)