Iñaki Errazkin auzitara eramatea salatu du 2011-2015eko Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak

Uztarria.eus | gaur : 14:36 | Politika

GHK-k hilaren 16an iragarri zuen Errazkin Ingurumen diputatu ohiaren eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakariaren aurka joko duela, 2013an Zubietako errauste plantaren proiektua geldiarazteagatik. GHK-ren erabakiaren aurrean adostasuna erakutsi zuten EAJk eta PSE-EEk. Bi alderdi horien jarrera eta erabakia "lotsagarria" izan dela salatu dute 2011tik 2015era Foru Aldundiko Diputatu Kontseilua osatu zuten kideek, eta babesa erakutsi diote Errazkini eta Intxaurrandietari. 

 

Asteazkenera arte eman daiteke izena 'Larrialdi juridikoaren botikina' tailerrean

Uztarria.eus | gaur : 16:06 | Hezkuntza

Saioak asteazkenetan eskainiko dituzte, 16:30etik 18:30era bitartean. Tailerrean izena emateko ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.

Zabaldu dute XVII. San Silbestre proba herrikoian izena emateko epea

Uztarria.eus | gaur : 12:44 | Kirolak

Beste urte batez lasterketa irekia eta proba herrikoia antolatu ditu Xeye Atletismo Taldeak. Lasterketa irekia "inklusioaren aldeko korrika saioa" izatea nahi du Xeyek, eta nahi duen orok har dezake parte "600 metroko jaian". Proba herrikoia 6,2 kilometrokoa izango da, eta izen-ematea kirolprobak.com atarian egin behar da, 9 euro ordainduta. Aurrenekoz, hilaren 30ean dortsalak jasotzeko aukera egongo da. 

 

Manuel Unanuek ireki du Gipuzkoako Xake Txapelketaren bigarren jardunaldia

Uztarria.eus | gaur : 12:20 | Kirolak

 

Joan den zapatuan, urriaren 21ean, jokatu zen Gipuzkoako Xake Txapelketaren bigarrem jardunaldia, Azpeitian. Ohi bezala, Xake Taldeak Baigerako laugarren solairuan duen egoitzan jokatu zituzten partida guztiak, baina zapatuko hitzorduak izan ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Eneko Ibargureni eta beste auzipetuei babesa adierazi eta epaiketa bertan behera uzteko eskatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EHBilduAzpeitia | gaur : 10:59 | Politika

Eneko Ibarguren azpeitiarra eta beste 47 euskal herritar epaituko dituzte datozen hilabeteetan Espainiako Auzitegi Nazionalean. 602 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak 48 lagunentzat, eta 13 urte eta erdikoa Ibargurenentzat. Presoen eskubideen alde lan egiteagatik eta Espainiako zein Frantziako espetxe politikak salatzeagatik atxilotu zuten 2013an Ibarguren Herrira-ko kidea. Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta baldintzapeko askatasunean utzi zuten hiru egun beranduago.

Sufritutako garaipena derbian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | gaur : 09:43 | Kirolak

Iritsi zen azkenean azpeitiar eta azkoitiarrek egutegian gorriz markatuta zeukaten data. Lagun Onaken eta Anaitasunaren arteko derbiak ikusmin asko sortu zuen bi herrietan eta zaleen erantzuna paregabea izan zen. Zelai inguruak gutxitan bezala bete ziren eta giro paregabea izan genuen. Futbolari dagokionez, ikuskizuna ez zen punta-puntakoa izan, baina derbiek izan ohi dituzten osagai garrantzitsuak izan zituen: emozioa eta intentsitatea. Etxeko taldeak 1-0 irabazi zuen partida.

 

Iñaki Aiertzak jantzi du Urrakiko Igoerako txapela

Uztarria.eus | atzo : 16:32 | Kirolak

Euria izan da lasterketako protagonistetako bat, baina hori ez da Aiertzaren kalterako izan. Hark azaldu duenez, "proba konplexua" izan bada ere, lasterketa hasi den unetik "sentsazio oso onak" izan ditu. 

 

Gailurra ukitu du 'Annapurna II' 1986 proiektuaren finantzaketa kolektiboak

Uztarria.eus | atzo : 17:29

Paradisu Zinema zineklubak eta Kulturaz kooperatibak irailean jarri zuten erronka bete dute. Lortu dituzte Annapurna II 1986 proiektua finantzatzeko 10.000 euroak. Gaur, urriak 22, eman dute horren berri, eta ...

Urola Kostako odol emaileen ospakizuna, Loiolan

Uztarria.eus | atzo : 15:48 | Gizartea

 

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, ospakizun eguna izan dute gaur, igandea, Urola Kostako emaileek Loiolan. 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak omendu ditu elkarteak, dominak eta oroigarriak banatuta ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta hirugarren, Euskal Herriko Dantza txapelketan

Uztarria.eus | atzo : 17:03

Atzo, urriak 21, jokatu zen Segurako Euskal Herriko dantza txapelketaren finala, eta bertan parte hartu zuten Azpeitiko hainbat dantzarik. Txapela lortzearen atarian gelditu ziren Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta ...

Herritarrei 'Handia' filma aurkeztu diete Jon Garaño zuzendariak eta Iñigo Aranburu aktoreak

Uztarria.eus | atzo : 12:48

Donostiako 65. Zinemaldian izandako arrakastaren ostean, ostiralean iritsi zen Azpeitira Handia filma. Atzo, zapatua, berriro eskaini zuten Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen duen ikus-entzunezkoa Soreasun, eta antzokian bertan izan ziren ...

Urrezko Antzarrarekin itzuli da 'Z U L O' Lekeitioko Euskal Zine Bileratik

Uztarria.eus | atzo : 10:10

Atzo, urriak 21, egin zuten 40. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sari banaketa, eta amateur mailako film labur onenaren saria lortu zuen Erika Olaizola aktore azpeitiarraren Z U L O lanak ...

602 urteko kartzela zigorra eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 48 euskal herritarrentzat; tartean dago Eneko Ibarguren

Uztarria.eus | 2017-10-21 : 20:12 | Politika

Denera, 602 urte eskatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 48 euskal herritarrentzat; 8 eta 21 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin ditu. Horien artean dago Eneko Ibarguren azpeitiarra, Herrira-rekin lotuta. Auzipetu guztiak presoen babes taldeekin lotutakoak dira. Gaur "zigor eskaeren larritasuna" salatzeko agerraldia egin dute Donostiako Aiete jauregian.

 

Trikigiro jaialdiak trikiti eta pandero doinuz jantzi du herria, hirugarrenez

Uztarria.eus | 2017-10-21 : 12:05 | Kultura

Atzo, urriak 20, Azpeitian ospatu zen III. Trikigiro jaialdiko gaztetxoen emanaldian, kalejiran eta gaueko erromerian hartutako irudiekin osatutako bideo laburra da honakoa.

Zaletasunak elkartuta, trikiti doinuak kalera eta plazara

Uztarria.eus | 2017-10-20 : 21:17 | Kultura

 

Trikitizaleen plaza eta elkargunea izan da Azpeitia gaur, urriak 20. Hirugarren urtez jarraian, Trikigiro jaialdiak hitzordua izan du herrian, eta harekin batera baita Urola Erdiko ia 300 lagunek ere. Juan ...

»» Ikusi argazki guztiak (26)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)