Eskualdeko kontsumo ohiturak aurkeztuko dituzte dendariei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | gaur : 09:21 | Ekonomia

Merkaurola Urola Erdiko merkataritza mahaiak azterketa bat egin du eskualdeko kontsumo ohiturak nolakoak diren ezagutzeko ...

Lagun Onak eta Anaitasuna, derbirako prest

Uztarria.eus | atzo : 18:35 | Kirolak

Zapatuan, urriaren 21ean, derbia jokatuko dute Lagun Onakek eta Anaitasunak Garmendipen, 17:00etan hasita. Partidaren atarian, bi taldeetako kapitainekin hizketan aritu da Urola Kostako Hitza. Biharko egunkarian argitaratuko du Hitzak ...

Olatz Garmendia: "Egun jendea ez dago bizimodu honetarako"

Uztarria.eus | atzo : 18:37 | Gizartea

Uztarria herri aldizkariaren urriko zenbakia webgune honetan ere irakurri daiteke jada (hemen, PDF formatuan). Aldizkariaren 198. zenbaki horretan, besteak beste, Olatz Garmendia Donamariako karmeldarretako moja azpeitiarrari egindako elkarrizketa hau dator.

 

Ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du Lasaoko bidegurutzearen inguruan

Uztarria.eus | atzo : 18:00 | Gizartea

16:15ean gertatu da ezbeharra. Gizonezkoa da txirrindularia, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat kolpe dituelako; dena den, ez dago larri.

Fandango ala arin-arin, bi emakume elkarrekin

Urola Kostako Hitza | atzo : 17:00 | Kultura

Euskal Herriko Dantza Txapelketa jokatuko dute larunbatean Seguran. Helduen mailan, hamahiru bikote lehiatuko dira, eta horietatik bat ez da mistoa izango: Leire Urresti getariarrak eta Irati Aranguren azpeitiarrak osatutakoa, hain zuzen.

 

Lau eremu nagusi izango ditu Sormen Guneak, eta 2019a amaitzerako bukatu nahi dute

Uztarria.eus | atzo : 14:24 | Kultura

Hitzaren eremua, irudiarena, arte eszenikoena eta soinuaren gunea izango ditu Soreasuko Sormen Guneak. Horrez gain, Dinamoa, harrera lekua, topagunea eta askotariko ekintzak egiteko espazioa ere egongo da bertan. Udalaren asmoa da 2018ko aurrekontuen zati batekin sormen guneko obrei ekitea. Lanen epeak zehaztu gabe badituzte ere, 2019a bukatzerako amaitu nahi dituzte obrak. Proiektuaren aurrekontua milioi bat euro ingurukoa da. Datozen bi-hiru asteetan eremukako bilerak egingo dituzte, talde zein norbanakoek aurreproiektuaren gaineko ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

 

Baigerako bazkide izatera gonbidatu dituzte jubilatu berriak

Uztarria.eus | atzo : 12:36 | Gizartea

Adinduek dituzten "beharrei eta erronkei" aurre egiteko jubilatuek bat egitea da biderik egokiena, Baigeraren ustez.

 

Igandean jokatuko da autoen Urrakiko Igoera

Uztarria.eus | atzo : 12:00 | Kirolak

Lagun-Artea eskuderiak antolatuta, XXXV. aldiz egingo dute lasterketa. Aurtengo edizioan, 60 pilotuk parte hartuko dute. Larunbatean, 16:00etatik aurrera, egiaztatze probak egingo dituzte Epaitegiaren aurrean.

 

Kattalin Ansorena 'Mirri': "Jendeak ezustekoa hartzen du eta oso ondo pasatzen du saioetan"

Urola Kostako Hitza | atzo : 11:51 | Kultura

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek Patxistein Doktorea taularatuko dute zapatuan Soreasu antzokian (17:00). DVD berria grabatzeko baliatuko dute, gainera, Azpeitiko emanaldia. Kattalin Ansorena Mirriri (Donostia, 1986) elkarrizketa egin diote Urola Kostako Hitzan.

 

Argia ikustear da 'Pasaiako Badia' dokumentala

Uztarria.eus | atzo : 11:25 | Politika

Datorren asteartean, hilaren 24an, aurkeztuko dute Pasaiako Badia dokumentala, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan, 20:00etan, eta emanaldiaren atarian, bigarren trailerra kaleratu du Oinatzak Produkzioak. 

Yuri Agirre, Xabier Otamendi ...

Gaur ekingo diote Gaztetxeak antolatutako Sobietar Zine Zikloari

Uztarria.eus | atzo : 11:01 | Gizartea

Iraultza Sobietarraren mendeurrena da, eta hori aitzaki hartuta antolatu dute zine zikloa. Guztira, lau film eskainiko dituzte. Ostegunetan emango dituzte filmak, azaroaren 16a bitartean. Bestalde, gaur 18:00etan Konfederalismo Demokratikoaren Oinarriak  hitzaldia eskainiko dute gaztetxean.

 

Ekintzaileei beren proiektuak aztertzen laguntzeko ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen | atzo : 10:18 | Ekonomia

Tailerra Lanzituz programaren barruan kokatzen da, eta helburua da langabetuak lan mundura gerturatzea, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuz.

 

Ate irekiak egingo dituzte igerilekuan core, gimbalance, zumba, gold eta jumpfit jarduerak ezagutarazteko

Uztarria.eus | atzo : 10:05 | Kirolak

Bertaratzen diren herritarrek ordubeteko klasea jasoko dute doan, eta kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute. 

 

Zumaia-Deba irteera antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | atzo : 08:57 | Aisia

Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, Zumaia-Deba ibilaldia egingo dute igandean, urriaren 22an. Egun osoko irteera ...

Ibon Iparragirre larriki gaixo dagoen presoa askatzea eskatu dute epaitegiaren aurrean

Uztarria.eus | 2017-10-18 : 22:27

Kalera Kalera dinamikak deituta, dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Azpeitiko epaitegiaren aurrean. Heriotz zigorrik ez, Ibon kalera lelopean egin dute kontzentrazioa; izan ere, preso ondarrutarraren osasun egoerak okerrera egin ...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Jacome Garmendi Auzunea, 19. Azpeitia (+)