Festa giro polita nagusitu da Iraurgi ikastetxeko Gabon jaialdian

Uztarria.eus | atzo : 19:13 | Festak

 

Dantzak, jauziek eta musikak hartu dute gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekua. Iraurgi ikastetxekoek Gabon jaialdia egin dute bertan, 17:00etan hasita, eta festa giro polita nagusitu da. Leporaino bete da pilotalekua ...

»» Ikusi argazki guztiak (27)

34 lagunek hartu dute parte Uztarriaren bertso-porran

Uztarria.eus | atzo : 19:03 | Kultura

Porraren irabazleak 204 euro jasoko ditu, eta parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako afari bat eta kultur bonoa zozkatuko dira. Astelehenean jakinaraziko ditu irabazleen izenak Uztarriak. Bihar, igandea, jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, Barakaldoko BEC-en.

Maite Iriartek eta Iker Buenok jaso dituzte kirolari onenen sariak

Uztarria.eus | atzo : 15:23 | Kirolak

 

Maite Iriarte eta Iker Bueno. Horiek izan dira aurtengo kirolariri onenak, gaur eguerdian egin duten Kirol Sarien ekitaldian Koldo Aldalur aurkezleak jakinarazi duenez. Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketaren ...

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Euripean egin dute Sanjuandegiko Azoka Herritik

Uztarria.eus | atzo : 14:18 | Ekonomia

 

Azoka auzora, auzoa azokara lelopean egin dute gaur goizean Sanjuandegiko Azoka Herritik. XJ Auzolanean taldeak eta Azoka Herritik egitasmoan biltzen diren herriko talde eta sektore ekonomikoek antolatu dute, Udalaren laguntzarekin ...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozok eta Beñat Hach Embarekek elkartasun deia egin dute

Uztarria.eus | atzo : 13:13 | Politika

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, Esteban Orbegozo azpeitiarrak eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrak agerraldia egin dute gaur Loiolan, beraien kontrako epaiketa "salatzeko" eta prozesuak eragin dituen "gastuei aurre egiteko laguntza eta elkartasuna eskatzeko". 25.000 euroko gastuari aurre egiten laguntzeko kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute: ES 65 3035 0006 84 0060022507.

 

Lizasotarrak puntuka

Uztarria.eus | atzo : 10:17 | Kultura

Xebastian Lizasok jantziko dio txapela bihar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazleari. "Ohore" hori izaterik espero ez bazuen ere, "gustura" dago bertsolaria. Bertsotarako sena duen familia da Lizasotarrena: aita Joxe ...

Berrikuntzekin dator 2018ko kultur bonoa

Uztarria.eus | 2017-12-15 : 19:27 | Kultura

Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak seigarren urtez jarri dute martxan egitasmoa, "jendea kulturara erakartzeko" asmoz. Asteartean jarriko dituzte salgai, Sanagustin kulturgunean.

 

"Presoak ez ahaztea eta oraindik ere herria borroka horretan inplikatuta egotea ezinbestekoa da"

Uztarria.eus | 2017-12-15 : 16:13 | Politika

Azpeitiko hiru presoren senideek eta Etxerateko Gipuzkoako koordinatzaile Naike Diezek adierazi dute "ETAk 2011n su etena eman zuenetik preso politikoen egoera ez dela aldatu". Gotzon Aranbururen arreba Ainhoak, Joseba Segurola Xeguren arreba Marijok eta Josu Urbieta Powren anaia Anderrek azaldu dute bizi duten egoerari aurre egiteko "ezinbestekoak" direla Etxerat erakundea eta herriaren babesa.

 

Iraurgi ikastetxeak Gabonetako jaialdia egingo du bihar

Uztarria.eus | 2017-12-15 : 11:26 | Festak

Izarraitz pilotalekuan izango dira ekitaldiak, 17:00etan hasita. Jaialdiaren aurretik eta ondoren Iraurgiko batukada ibiliko da Alde Zaharrean.

 

Kimu Batek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Uztarria.eus | 2017-12-15 : 10:07

Herenegun banatu zituzten Bilboko Euskalduna jauregian aurtengo Bikain ziurtagiriak, eta Azpeitiko Kimu Bat izan zen goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuten 16 erakunde eta enpresetako bat. Eusko Jaurlaritzak ematen ...

Hilaren 24 eguerdian iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Azpeitira

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 15:00 | Festak

Aurten eguerdian iritsiko dira herrira Olentzero eta Mari Domingi. 12:15ean San Martin egoitzako egoiliarrek ongietorria egingo diete bi protagonistei, eta, ondoren, Artzubia etorbidetik hasiko dute kalejiera. 13:00etan geldialdia egingo dute, eta han bukatuko ibilbidea ekitaldiarekin.

 

Badatoz Mc Tomasak!

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2017-12-14 : 12:46 | Festak

Kontatuko dizuet
istorio polit bat
pailazo alai batena,
ipuintxoak kontatuz
ta txorixoak salduz
aberastu ta ...

XVII. San Silbestre lasterketan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 12:37 | Kirolak

Berrikuntzekin dator aurten abenduaren 31ko kirol festa. Bi lasterketa bakarrik egingo dituzte, 11:30ean proba irekia eta 12:00etan nagusia. Eskolarteko eta patinatzaileen lasterketarik ez da izango aurten.

 

21 postu ezberdin egon dira Sanjuandegiko Azoka Herritiken

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | 2017-12-14 : 12:16 | Ekonomia

Zapatuan 21 postu ezberdin egon dira asteburuan Sanjuandegin herriko talde eta sektore ezberdinen eskutik.

Sanjuandegiko ...

KBeat taldeak kontzertua eskainiko du igande arratsaldean

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 11:29 | Kultura

19:00etan hasiko da emanaldia, eta doakoa izango da saioa. KBeat taldea herriko hainbat abeslarik osatzen dute.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Beristain Urbitarte, 3. Azpeitia (+)