Sanjuanetako astelehena, sagardoaren eta musaren bueltan

Uztarria.eus | gaur : 20:38 | Festak

 

San Juan festek asteburuan utzi dutenarekin nahikoa ez, eta astelehenari buelta emateko sagardo dastaketa egin dute gaur eguerdian Urrestillan, San Juan Txiki egunez. Eguzkia indartsu esnatu da, baina urrestildarrak itzala ...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Ikusgai dira arte eta diseinu eskolako ikasleen lanak

Uztarria.eus | gaur : 19:33 | Kultura

 

Zabalik da Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) ikasleen lanen erakusketa. Joan zen ostiralean zabaldu zituen ateak, eta ikusgai izango da uztailaren 1era arte, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Bertan, ADIko ikasleek ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Sariak banatuz agurtu du denboraldia Iraurgi Saskibaloi Taldeak

Uztarria.eus | gaur : 18:24 | Kirolak

Ohiturari jarraituz, goizean Oñatzera igoera egin zuten bizikletaz, eta ondoren, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta laguntzaile guztiak Loiola hotelean elkartu ziren bazkaltzeko.

 

Ekintzaz jositako eguna prestatu dute Damasoko festak ospatzeko

Uztarria.eus | gaur : 18:17 | Festak

Zapatuan ospatuko dituzte auzoko festak Damasoko bizilagunek. Beste urte batez, Damaxi harrera eginez ekingo diote festei. Bazkaria, txaranga-poteoa eta Iagomagoren emanaldiak ere antolatu dituzte larunbaterako.

 

Borobildu data, eta hasi baltsak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | gaur : 17:21 | Aisia

Hamahiru zenbakiak ez omen du zori onik ekartzen, baina Azpeitiko Gaztetxean zorionekoak gara. Aurten, 13 ...

Kexa, 1766ko Matxinada kalean pilatutako zaborra dela eta

Uztarria.eus | gaur : 15:10

Bi herritarrek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Atzo, igandea, ateratakoa da bat, eta gaurkoa da bestea, biak 1766ko Matxinada kalean ateratakoak. Irudiok bidali dituzten herritarrak Bustinzuriko Errebaleko ibai aldean ...

Julen Egigurenek Tolosako San Joan Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | gaur : 14:35

Julen Egiguren pilotariak Tolosako San Joan Txapelketa irabazi du. Atzo, igandea, jokatu zuen azpeitiarrak lau eta erdiko txapelketako finala Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta 22 eta 15 hartu zuen mendean Ander ...

Gizon bat atxilotu dute Esklabetako komentuan indarkeriaz lapurreta egitea egotzita

Uztarria.eus | gaur : 13:43 | Gizartea

Atzo, igandea, atxilotu zuen Ertzaintzak 31 urteko gizona. Herritar batek deitu zuen Udaltzaingora, gizon bat eraikinean sartu zela jakinarazteko. Eraikinaren barruan atzeman zuten gaztea, eta atxilotu egin zuten indarkeria erabilita lapurreta egitea leporatuta.

 

Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak Erokomerirekin batera agurtu du ikasturtea

Uztarria.eus | gaur : 13:56 | Kultura

Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuen joan den ostiralean, hilak 22an, Soreasu antzokian. Emanaldi berezia izan zen ostiralekoa, abesbatzako gaztetxoek Erokomeri taldeko kideekin elkarbanatu baitzuten oholtza. Ikasturtean zehar ...

Urrestilla dantzan jarri dute AGL eskolako ikasleek

Uztarria.eus | gaur : 11:41 | Festak

 

Urrestillan San Juan festak ari dira ospatzen, eta, atzo, igandea, biharamuna pasatzeko plan aparta izan zuten. Hain zuzen ere, Angel Oiarzabalen AGL eskolako ikasleek areto dantza ikuskizuna eskaini zuten, 20 ...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Joseba Albizu laugarren, Quebrantahuesos bizikleta lasterketan

Uztarria.eus | gaur : 12:18 | Kirolak

Larunbatean jokatu zuten 199 kilometrotako lasterketa, Sabiñanigon (Huesca, Espainia), eta azpeitiarrak 05:30:23 denbora behar izan zuen helmugaratzeko.

 

Xabier Iturralde nagusi, Arrasateko sanjuanetako errekortari txapelketan

Uztarria.eus | gaur : 11:53 | Besterik

 

Arrasateko San Juan festetako errekortari txapelketa irabazi du Xabier Iturralde azpeitiarrak. Atzo, igandea, arratsaldean egin zuten errekortarien erakustaldia Arrasaten, eta zezen plaza jendez goraino bete zen. Orotara, hamabi errekortari gazte ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Europako Mendietara irteera egingo du Lagun Onak MBk uztailaren 7ko asteburuan

Uztarria.eus | gaur : 11:03 | Kirolak

Izen-ematea zabalik dago, eta ostegunean, hilak 28, itxiko dute. Gehienez, 30 pertsonek eman dezakete izena ibilaldian.

 

Herriarteko finalerako sarrerak Frontoi Txikian eskuratu ahal izango dira datozen egunetan

Uztarria.eus | gaur : 11:01 | Kirolak

Bihar, etzi eta ostegunean erosi ahal izango dira finalerako sarrerak, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Frontoi Txikiko bulegoan. Zapatuan jokatuko dute Azpeitiak eta Ataunek Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finala Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta joan-etorrirako doako autobus zerbitzua eskainiko du Ilunpe pilota elkarteak.

 

Azpeitiar ugari Marea Urdinaren bideoklipean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina | gaur : 10:56 | Gizartea

Autismoa duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko asmoz egingo duten itsas zeharkaldiaren harira, bideoklipa kaleratu du Marea Urdinak. Zumaian eta Getarian grabatu dituzte irudiak, eta azpeitiar ugari ageri da bertan.

Uztailaren 7an ...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)