Lizasotarrak puntuka

Uztarria.eus | gaur : 10:17 | Kultura

Xebastian Lizasok jantziko dio txapela bihar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazleari. "Ohore" hori izaterik espero ez bazuen ere, "gustura" dago bertsolaria. Bertsotarako sena duen familia da Lizasotarrena: aita Joxe ...

Berrikuntzekin dator 2018ko kultur bonoa

Uztarria.eus | atzo : 19:27 | Kultura

Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak seigarren urtez jarri dute martxan egitasmoa, "jendea kulturara erakartzeko" asmoz. Asteartean jarriko dituzte salgai, Sanagustin kulturgunean.

 

"Presoak ez ahaztea eta oraindik ere herria borroka horretan inplikatuta egotea ezinbestekoa da"

Uztarria.eus | atzo : 16:13 | Politika

Azpeitiko hiru presoren senideek eta Etxerateko Gipuzkoako koordinatzaile Naike Diezek adierazi dute "ETAk 2011n su etena eman zuenetik preso politikoen egoera ez dela aldatu". Gotzon Aranbururen arreba Ainhoak, Joseba Segurola Xeguren arreba Marijok eta Josu Urbieta Powren anaia Anderrek azaldu dute bizi duten egoerari aurre egiteko "ezinbestekoak" direla Etxerat erakundea eta herriaren babesa.

 

Iraurgi ikastetxeak Gabonetako jaialdia egingo du bihar

Uztarria.eus | atzo : 11:26 | Festak

Izarraitz pilotalekuan izango dira ekitaldiak, 17:00etan hasita. Jaialdiaren aurretik eta ondoren Iraurgiko batukada ibiliko da Alde Zaharrean.

 

Kimu Batek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Uztarria.eus | atzo : 10:07

Herenegun banatu zituzten Bilboko Euskalduna jauregian aurtengo Bikain ziurtagiriak, eta Azpeitiko Kimu Bat izan zen goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuten 16 erakunde eta enpresetako bat. Eusko Jaurlaritzak ematen ...

Hilaren 24 eguerdian iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Azpeitira

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 15:00 | Festak

Aurten eguerdian iritsiko dira herrira Olentzero eta Mari Domingi. 12:15ean San Martin egoitzako egoiliarrek ongietorria egingo diete bi protagonistei, eta, ondoren, Artzubia etorbidetik hasiko dute kalejiera. 13:00etan geldialdia egingo dute, eta han bukatuko ibilbidea ekitaldiarekin.

 

Badatoz Mc Tomasak!

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2017-12-14 : 12:46 | Festak

Kontatuko dizuet
istorio polit bat
pailazo alai batena,
ipuintxoak kontatuz
ta txorixoak salduz
aberastu ta ...

XVII. San Silbestre lasterketan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 12:37 | Kirolak

Berrikuntzekin dator aurten abenduaren 31ko kirol festa. Bi lasterketa bakarrik egingo dituzte, 11:30ean proba irekia eta 12:00etan nagusia. Eskolarteko eta patinatzaileen lasterketarik ez da izango aurten.

 

21 postu ezberdin egon dira Sanjuandegiko Azoka Herritiken

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | 2017-12-14 : 12:16 | Ekonomia

Zapatuan 21 postu ezberdin egon dira asteburuan Sanjuandegin herriko talde eta sektore ezberdinen eskutik.

Sanjuandegiko ...

KBeat taldeak kontzertua eskainiko du igande arratsaldean

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 11:29 | Kultura

19:00etan hasiko da emanaldia, eta doakoa izango da saioa. KBeat taldea herriko hainbat abeslarik osatzen dute.

 

Larunbatean egingo dute Kirol Sarien ekitaldia

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 10:10 | Kirolak

12:00etan udaletxeko bosgarren solairuan egingo duten ekitaldian. Iaz bezala, hiru sari nagusi banatuko dituzte: urteko emakume kirolariaren saria, urteko gizon kirolariaren saria eta kirol boluntarioaren saria. Hainbat dira hautagaiak.

 

Mari Karmen Arregik eta Inazio Arangurenek sari bana eskuratu dute Santa Lutzi ferian

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 09:21 | Ekonomia

Atzo izan zen feria Urretxun eta Zumarragan. Urtero legez, dozenaka sari banatu zituzten ekoizleei zuzendutako hainbat lehiaketatan, eta bi Azpeitira ekarri dituzte. Behorren lehiaketa irabazi zuen Mari Karmen Arregik, eta Inazio Arangurenek mendi behor rustiko lote onenaren saria jaso zuen.

 

Hainbat zine emanaldi izango dira zapatutik asteazkenera bitartean

Uztarria.eus | 2017-12-14 : 09:36 | Kultura

Zapatutik datorren asteazkenera bitartean hainbat zine emanaldi izango da Soreasu antzokian. Izan ere, asteburuko zine emanaldiez gain, Udaleko Gizarte Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako emanaldi berezi bat eta Paradisu ...

Azpeitian ere eskura daiteke Tripontzi Urte Berriko zozketarako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2017-12-14 : 08:55 | Gizartea

Dagoeneko eskuragarri daude Tripontzi Urte Berriko zozketan parte hartu ahal izateko txartelak Azpeitian ere; Tripontzi Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko haizeak areagotzea helburu duen "loteria" da. Aurtengo honetan, gainera, Gure ...

 

Epaileak berretsi egin du Josu Urbietari ezarritako 16 urteko kartzela zigorra

Uztarria.eus | 2017-12-13 : 21:11 | Politika

2010ean Jean-Serge Nerin polizia hiltzea eta gertaera harekin zerikusia izatea leporatuta epaitu zituzten duela bi urte ETAko sei kide. Orduan, 16 urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Zigor Auzitegiak azpeitiarrari, eta helegite epaiketaren ostean zigorra berretsi du epaileak. Zazpi urte eta sei hilabete daramatza espetxean Urbietak, eta haren senideek azaldu dutenez, bost urte eta zortzi hilabete falta zaizkio zigorra betetzeko.

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Jacome Garmendi Auzunea, 19. Azpeitia (+)