Pupuk eta Lorek 'Euri tanta banintz' ikuskizuna eskainiko dute zapatuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus | atzo : 20:16 | Kultura

Katxiporreta faktoriaren lan berria da Pupu eta Loreren Euri tanta banintz ikuskizuna. Abenduan estreinatu zuten, eta zapatuan iritsiko da Azpeitira. Emanaldia 17:00etan hasiko da. Ekain Ibarguren pailazo eta aktore azpeitiarrak hezurmamitzen du Lore. 

 

Oskia Karrera: "Argazkiekin erakutsi nahi dut eskuek eta keinuek zer nolako adierazkortasuna duten"

Uztarria.eus | atzo : 19:09 | Kultura

Atzo iritsi zen Sanagustin kulturgunera Oskia Karrera (Tolosa, 1969) argazkilariaren Eskuekin esaten dizut erakusketa. Eguneroko bizitzan eta aurrez aurreko komunikazioan ohikoak diren keinuen garrantzia erakutsi nahi du Karrerak Azpeitira ekarri berri duen irudi eta testu bildumarekin. Tolosarra Sanagustinen izango da ostiralean 19:00etan, bere lanaren inguruko xehetasunak azaltzen. Erakusketa martxoaren 4ra arte egongo da zabalik.

 

Inazio Egaña: "Besteen tokian jartzeak asko lagunduko liguke"

Uztarria.eus | atzo : 16:39 | Ekonomia

Gozogilea da ogibidez Inazio Egaña. Abizen hori du izen familiako negozioa duten Egaña gozotegiak. Uztarriaren otsaileko aldizkarian, 202. zenbakian, Azpeitiko Udaleko Arremanitz Sexu eta Bikote aholkularitza zerbitzuko Haizea Egigurenek eta Edurne Mendizabalek hari egindako elkarrizketa da honakoa.

 

Martxoko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Jon Guridi, futbolaz eta zelaitik kanpoko bizitzaz

Uztarria.eus | atzo : 14:38 | Kirolak

Martxoaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, Jon Guridi Realeko lehen taldeko futbolariari egindako elkarrizketa kaleratuko du Uztarriak. Lesio luze baten ostean, pixkanaka taldean ...

Jendea kalera irteten ari da pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea aldarrikatzera

(Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma) | atzo : 10:44 | Iritzia

Pentsioen erreformen harira, honako iritzi artikulua igorri dute Gipuzkoako Duintasuna Elkarteak, Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxan eta Arabako Pentsionistak Lanean taldeek:

Bihar itxiko da Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etaparako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | atzo : 09:32 | Aisia

Zapatuan egingo dute Azpeitia-Bilbo egitasmoaren bigarren etapa, eta bihar, hilak 22, itxiko da bertan parte ...

Piano entzunaldia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ostegunean

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 18:49 | Kultura

Musika eskolako 32 ikasle XIII. Andoaingo Piano Jaialdian izango dira asteburuan, eta osteguneko emanaldia jendaurreko entsegua izango da. Aurten Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalean eskainiko dute entzunaldia. 

 

Sanjuanak antolatzen hasteko herritarren proposamenak jaso nahi ditu Urrestillako Festa Batzordeak

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 17:42

Ekaina eta San Juan festak urrun ikusi arren, Urrestillako Festa Batzordeko lagun taldetxo bat hasi da jada buruari bueltak ematen, festetan nahi denaren eta nahi ez denaren inguruan eztabaidatzen.

Herritarren ...

Badator, badator Bertsio Gaua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-02-20 : 16:17 | Aisia

Martxoaren 10ean izango da aurten Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Bertsio Gaua. Ondo pasatzea nahi ...

Astelehenean itxiko da Sokamuturra argazki lehiaketara irudiak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 16:09 | Festak

Hilaren 26an amaituko da argazkiak aurkezteko epea. Lanak postaz bidali beharko dira, helbide honetara: Azpeitiko Argazki Elkartea. 326 Posta Kutxa, 20730 Azpeitia. Lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa zabalduko dute martxoaren 3an, eta egun horretan bertan egingo dute sari banaketa ekitaldia.

 

Erokomerik 'Izan' diskoa aurkeztuko du ostiralean Gaztetxean

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 15:05 | Kultura

Durangoko Azokarako kaleratu zuen Erokomerik Izan diskoa, taldearen aurreneko lana. Orduz geroztik, taldekideak Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena ibili dira, beren doinuak zabaltzen. Ostiralean herrian eskainiko dute kontzertua, eta Odolaren Mintzoa eta Rukula taldeekin elkarbanatuko dute Gaztetxeko oholtza. 

 

Ibilbide berriarekin dator XIV. Izarraizko mendi lasterketa

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 13:35 | Kirolak

Izarraizko Atea parkean hasiko da lasterketa aurrenekoz. Ibilbide aldaketa dela eta, datorren zapatuan ibilbide berria ezagutzeko irteera egingo dute. Berrikuntza bezala, lasterketaren aurreko egunerako umeentzako lasterketak eta jolasak antolatu dituzte. Nuria Picas korrikalariaren hitzaldia ere izango da egun horretan. 

 

Joxe Agirreren bizitzaren inguruko zertzeladak, erreportaje batean jasota

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-02-20 : 12:23

(Argazkia: Conny Beyreuther/Bertsolari aldizkaria)

Joxe Agirre zenaren inguruko erreportaje sakona kaleratu du Bertsolari aldizkariak. Joxean Agirre idazle azpeitiarrak idatzi du erreportajea, eta bertan Oranda baserriko bertsolariaren bizitzaren inguruko zertzeladak ...

Asier Agiriano: "Pixka bat pinpirina izan egin behar da"

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 12:13 | Gizartea

Uztarriaren otsaileko aldizkarian, 202. zenbakian, Ihintza Elustondo kazetariak Asier Agiriano (Azpeitia, 1974) ile-apaintzaile eta makillatzailea elkarrizketatu du. Desfile handietako modeloak orrazten eta makillatzen ditu Berlinen bizi den azpeitiarrak. Pasareletan ez ezik, kalean ere irudia zaintzea garrantzitsua dela uste du.

 

Ibaiak hazita badatoz ere, ez dago uholde arriskurik oraingoz

Uztarria.eus | 2018-02-20 : 12:12

Azken egunotan euriak ez du etenik izan, eta ibaiak gero eta handiago datoz. Dena dela, Azpeitiko Udalak ez du abian jarri uholdeen aurkako protokoloa, oraingoz Urola ibaiak gainezka egiteko arriskurik ...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)