"Saltokiaz harago, Elikagunea dastaketa eta heziketa gunea izatea nahi dugu"

Uztarria.eus | gaur : 10:25 | Ekonomia

Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du Azoka Plazako Elikagunea. Agurtzane Odriozola (Azkoitia, 1979), Ioritz Aizpuru (Azpeitia, 1983) eta Xabi Izagirre (Azpeitia, 1986) dira Artxara osatzen duten lagunak, eta proiektua herriratzeko bazkidetza kanpaina abiatu dute gaur. Saltoki arruntetatik "bereiziko" den gunea izango dela diote, "Euskal Herriko elikagaien topagunea, kontsumo eredua eraldatuz lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa", hain zuzen. Elikagunea urtarrilean irekitzea aurreikusten dute. 

 

'Erradikalak gara' antzezlana eskainiko dute Emakumeen Txokoan, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | gaur : 10:07 | Gizartea

Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariaren eta Ane Labaka bertsolariaren 'Erradikalak gara' ikuskizunaz gozatzeko aukera ...

Maite Iriartek jokatuko du Emakume Master Cupen Lehen Mailako finala

Uztarria.eus | atzo : 16:38 | Kirolak

Azpeitiarren arteko lehian nagusitu zaio Iriarte Oihana Orbegozori, gaur eguerdian Berrizen jokatutako finalaurrekoan. Eneritz Arrieta azkoitiarrarekin neurtuko ditu indarrak finalean, abenduaren 6an, Sopelan.

 

Azoka Plazan ospatu du Bandak Santa Zezilia

Uztarria.eus | 2017-11-18 : 19:54 | Kultura

 

Azpeitiko Musika Bandak gaurko egunera aurreratu Santa Zeziliaren aurtengo ospakizuna. Kalejiran ibili ondoren, 19:00etan Azoka Plazan elkartu dira, kontzertua emateko. Ez ohiko eszenatokia izan du, beraz, Bandak, baina ikusleek ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Iturbide, panderoaren eta umorearen enperadore

Uztarria.eus | 2017-11-18 : 17:49 | Kultura

Imanol Arregi Iturbide pandero-jotzailearen biografia jasotzen duen Iturbide, igitai jolea liburua eta diskoa aurkeztu ditu gaur Euskal Herriko Trikitixa Ellkarteak Azpeitian. Udaletxeko areto nagusia txiki gelditu da Amagoia Gurrutxagak idatzi duen lanaren aurkezpen ekitaldian.

 

Plazatarrak egitasmoan sukaldaritza saioa egin dute

Uztarria.eus | 2017-11-18 : 11:12 | Aisia

 

Hainbat haur eta guraso elkartu ziren atzo, ostirala, Plazatarrak egitasmoko sukaldaritza saioan parte hartzeko. Plazatarreko begiraleek lagunduta hainbat jateko prestatu zuten: sandwichak, hanburgesak, gazta tarta, krepak, madalenak, fruitu brotxetak, pizza ...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

'Z U L O' film laburrak Euskal Zuzendari Onenaren Saria Eskuratu du Zinebi jaialdian

Uztarria.eus | 2017-11-18 : 09:56 | Kultura

Erika Olaizola azpeitiarrak eta Amancay Gaztañaga zestoarrak zuzendutako lana da, eta buruhandi baten eta gizaki baten arteko maitasun istorioa kontatzen du. 

 

Errezildartutako azpeitiar aizkolariaren bizitza, liburu batean jasoa

Uztarria.eus | 2017-11-17 : 17:32 | Kirolak

Jose Ignazio Orbegozo 'Arria II'.aren biografia kaleratu dute gaur. Gentilak trilogiaren bigarren atala da, eta Joseba Urretabizkaiak idatzi du. Azaroaren 25ean omenaldia egingo diote aizkolariari.

 

LABen 'Lan duina, bizi duina' ekimen ibiltaria iritsi da Azpeitira

Uztarria.eus | 2017-11-17 : 17:14

LAB sindikatuaren Urola Kostako ordezkariek informazio gunea jarri dute gaur arratsaldean Azpeitiko plazan (argazkian). Lan duina, bizi duina ekimen ibiltariaren eskualdeko azken geltokia izango da Azpeitikoa LABekoentzat; 19:00 aldera ...

»» Erantzunak: 1 (4)

Histeriaren historia iluna, urrun ez dagoen egia

Urola Kostako Hitza | 2017-11-17 : 15:57 | Kultura

Zestoako Eromen Produkzioak taldeak Hysteria obra estreinatuko du bihar Soreasu antzokian, 21:30ean hasita. Amancay Gaztañagak idatzitako lehen antzezlana da, eta histeria femeninoa du ardatz.
 

Sammic-Castello partidarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-11-17 : 15:23 | Kirolak

ISBko mutilek igandean jokatuko dute Urrezko LEB ligako partida, 18:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian. Izaskun Uzinek irabazi ditu bi sarrerak.

 

Aste Beltza, abantailaz beteriko astea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2017-11-17 : 12:54 | Ekonomia

Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Aste Beltza deituriko kanpaina antolatu du herri kontsumoa aktibatzeko. Black Friday ...

Inkestan galdera berria: 'Ekarpenik egin al duzu finantzaketa kolektiboren (crowdfunding) batean?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-11-17 : 12:37 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Ekarpenik egin al duzu finantzaketa kolektiboren (crowdfunding) batean? Eman zure botoa hemen.

 

'Iritsiko Da' abestiaren bideoklipa kaleratu du The Friday's Crew taldeak

Uztarria.eus | 2017-11-17 : 12:36 | Kultura

The Friday's Crew taldeak Iritsiko Da abestiaren bideoklipa kaleratu du gaur. Hain zuzen ere, taldearen laugarren diskoaren, Harresien gainetiken, aurrerapena da ikus-entzunezkoa. Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarra da bideoklipeko ...

400dik gora lagun Sanagustinen Gorka Urbizuren eta Gotzon Barandiaranen emanaldian

Uztarria.eus | 2017-11-17 : 11:19

Sanagustin kulturgunea jendez bete zuten atzo iluntzean Gorka Urbizu abeslariak eta Gotzon Barandiaran idazleak Azpeitia DA! emanaldiarekin. Durangoko Azokaren Ahotsenearen 10. urteurrena dela-eta antolatutako musika eta poesia saioak 400dik gora ...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Beristain Urbitarte, 3. Azpeitia (+)