Abenduaren 5ean itxiko da Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

Uztarria.eus | gaur : 14:06 | Herria

Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, aldiz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Bertan Merkatari Elkarteko kide izan edo ez.

 

Luntx begetarianoa eta 'Bihotz salataria', Antzerki zikloaren bigarren egunerako

Uztarria.eus | gaur : 13:43

Gaur, ostirala, jarraituko dute Gaztetxeak Euskal Antzerki Topaketen barruan antolatutako VII. Antzerki Alternatiboaren Zikloarekin. Atzo, Huts Teatroaren Hozkailua obra izan zen ikusgai, 21:30ean hasita. Ehundik gora lagun hurbildu zen ...

Ari dira 'Bullying-aren mugak gainditzen' jardunaldiak egiten

Uztarria.eus | gaur : 12:26

Goizetik bullying-aren ertz guztiak jorratzen ari dira udaletxeko bosgarren solairuan, UEUk eta Azpeitiko Udalak antolatutako 'Bullying-aren mugak gainditzen' jardunaldietan. Eneko Etxeberria alkateak, Iñaki Alegria UEUko zuzendariak eta Eli Moreno ...

Eneko Arbeo eta Enaitz Alberdi Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVI. txapelketan finalean izango dira

Uztarria.eus | gaur : 12:00 | Kultura

Igandean jokatuko da finala, Zaldibarko Olaza pilotalekuan. Sariketa 17:30ean hasiko da eta oholtzara igoko dira trikitilari eta pandero-jotzaile bikote gazteak.

 

Hiru herritar, Miren Amurizaren 'Ezpainetakoa' testuan oinarritutako film laburrean

Uztarria.eus | gaur : 11:54 | Gizartea

Berria egunkariak uztailean argitaratu zuen Miren Amurizaren Ezpainetakoa zutabea bideo batera eraman dute Lauga produkzioek. Lan taldean hiru azpeitiar daude: Nora Alberdi zuzendaria –Uztarriako kolaboratzailea– eta Mireia Galarza eta Nahikari ...

Komikiteka, liburutegiko txoko goxo berria

Uztarria.eus | gaur : 11:33

Azpeitiko Udal Liburutegira hurbiltzen direnek, txoko goxo eta atsegin berri batetaz gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Izan ere, Komikiteka sortu dute. Lehen solairuan hartu du leku, eta bertan, gazteei zein ...

Maitasunez egindako maitasun istorioa

Gipuzkoako Hitza | gaur : 10:48 | Kultura

'Z U L O' lanak bi sari jaso ditu azken hilabetean, eta hainbat zinema jaialditara aurkeztu dute. Herriz herri hasiko dira hamahiru minutuko film laburra eskaintzen; Durangon emango dute abenduaren 9an, eta Azpeitian hilaren 29an. Gipuzkoako Hitzak filmari buruzko erreportajea egin du.

 

111 saski, Nafarroako Erriberako euskarari bultzada emateko

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | gaur : 10:21 | Gizartea

Herrian jarritako eskaera puntuetan, guztira, 111 saski zenbatu dira. Elkar-ekinek hurrengo astean emango du banaketaren gaineko xehetasunen berri. 

 

Bihurrikeria, garesti

Uztarria.eus | atzo : 17:53 | Gizartea

Azaroko Uztarria aldizkaria webgune honetan irakur daiteke dagoeneko (hemen, PDF formatuan). Herri aldizkariaren 199. zenbaki horretan dator, besteak beste, Udaltzaingoaren egoitzan dagoen kalabozoko istorioen kontakizun hau.

 

Kamioiei altuera muga jakinarazteko seinalea jarri dute Juan XXIII kalean

Uztarria.eus | atzo : 17:38

Juan XXIII kalean kamioiei altuera muga jakinazteko seinalea jarri dute. Eroski supermerkatua ireki berri dute kale horretan, eta hara produktuak eramatera joaten diren kamioiei kale jakin horretatik igarotzeko altuera muga ...

Gaixorik dauden presoek jasaten duten "muturreko egoera" salatzeko elkarretaratzea egingo du Sarek bihar

Uztarria.eus | atzo : 16:46

Azken ostiralero egin bezala, bihar, azaroak 24, elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Sarek. 19:00tan hasita, plazan. Preso gaixoek jasaten duten "muturreko egoera" salatuko dute elkarretaratzean. Azpeitiko Sarek gogoratu du gaixo ...

Aste Beltza egitasmoaren barruan izango diren eskaintzak jakinarazi ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | atzo : 16:21 | Ekonomia

Bertanek, azpeitiko merkatarien elkarteak, Aste Beltza deituriko kanpaina antolatu du herrian kontsumoa aktibatzeko. Black Friday ...

Zazpi langabetu kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako lanetarako

Uztarria.eus | atzo : 13:56 | Ekonomia

Formaziorako dinamizatzailea, imigrazio eta hirugarren adineko teknikaria, merkataritzako teknikaria, transparentzia teknikaria eta ingurumen hezitzailea eta brigadako aritzeko bi pertsona kontratatuko dituzte, Lanbideren bitartez. Oraingoz, formaziorako dinamizatzaile lanetan eta hirugarren adinerako teknikari bezala aritzeko eman daiteke izena. Hilaren 27a izango da horretarako azken eguna

 

Bi autoren arteko istripua izan da Munategi inguruan, eta bi lagun zauritu dira

Uztarria.eus | atzo : 12:30 | Gizartea

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, 11:15 inguruan, Munategi inguruan. Loiolako Inazio hiribidean egin dute talka bi autok, Azkoitirako norantzan, eta, Ertzaintzaren arabera, bi pertsona arin zauritu dira ...

Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa jokatuko du Mikel Larrañagak zapatuan

Uztarria.eus | atzo : 12:20 | Kirolak

Larrañaga azpeitiarrak Jon Rekondo izango du aurrez aurre Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatuko duen kanporaketan. 17:00etan hasiko da lehia, eta bi aizkolariek 12 enbor ebaki beharko dituzte. Irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du. Aizkolari kopako kopaz gain, Gabonetako Harrijasotze Kopako kanporaketa ere jokatuko dute Iñigo Eizagirrek eta Jon Gisasolak.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)